Itxi

Espainiako Gobernua

Azkenik, zehaztu egin dute inbestidura saiorako data: abuztuaren 30a

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Lehenengo bozketa 31an egin beharko dute; egun horretan hautagaiak gehiengo osoa lortu beharko du. Hala ez bada, bigarren bozketa deituko dute, eta horretan gehiengo sinplea jasoko beharko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren jarduneko presidente eta PPren buruak hautagaitza aurkeztuko du abuztuaren 30ean egingo duten inbestidura saioan, Ana Pastor Diputatuen Kongresuko presidenteak gaur, osteguna, iragarri duenez.

Data esanguratsua da; inbestidurak porrot egin eta bi hilabete inork babesa lortu barik igaroz gero, hirugarren hauteskunde orokorrak abenduaren 25ean egin beharko lituzkete, alegia, Eguberri egunean.

Eztabaida 30ean, asteartea, hasiko da eta lehenengo bozketa 31an egin beharko dute; egun horretan hautagaiak gehiengo osoa lortu beharko du (diputatu kopuruaren erdia gehi bat). Hala ez bada, bigarren bozketa deituko dute, 48 ordu geroago, irailaren 2an, eta horretan gehiengo sinplea jasoko beharko du Rajoyk (aldeko boto gehiago, kontrako baino).

Aukeratutako egunaren inguruan (hau da, inbestidura saioek porrot egiten badute hauteskundeak Eguberri egunean ospatuko liratekeela), Pastorrek esan du "espainiarren gehiengoak" pentsatzen duena kontuan hartu duela, alegia, Espainiak "gobernua izatea ahalik eta arinen".

Bestalde, Pastorrek adierazi du jakinean jarri dituela bai erregea, baita Rajoy bera ere.

 

 

>

 

 

>

 

 

Albisteak (3)

Bideoak (1)