Rajoyren inbestidura
Hirugarren hauteskunde orokorrak abenduaren 25ean izango lirateke
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ana Pastor Kongresuko presidenteak iragarri du Mariano Rajoyren inbestidura saioa abuztuaren 30ean egingo dela.
Egungo legegintzaldiak berriz ere porrot egingo balu, hirugarren hauteskunde orokorrak abenduaren 25ean izango lirateke.
Ostegun honetan, Ana Pastor Kongresuko presidenteak iragarri du Mariano Rajoyren inbestidura saioa abuztuaren 30ean egingo dela.
Horrenbestez, bi hilabetean inork Espainiako Gobernuko presidente izendatua izatea lortuko ez balu, A25ean egingo lituzkete berriro bozak.
Data horri dagokionez, Pastorrek adierazi du “espainiar gehienek gobernua lehenbailehen egotea” nahi dutela.
a” nahi dutela.