Itxi

Rajoyren inbestidura

Inbestiduraren datak PSOEri presio egitea duela helburu dio oposizioak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Hirugarren hauteskunden data Gabonetan izatea PSOEri mehatxu egiteko erabiliko dutela uste dute hainbat alderdik.

Argazkia: EiTB

PSOEren esanetan, inbestidura saioa abuztuaren 30ean kokatu izanak “asko esaten du Mariano Rajoyri buruz”. Gainera, PPk data hori jarri badu, “eskuinen babesa” izango duela pentsatzen dute sozialistek.

Bestalde, Podemosek, PDCk (CDC ohia), IUk eta ERCk uste dute inbestidura datak PSOEri presio egitea duela helburua, hirugarren hauteskundeak abenduaren 25ean izango liratekeelako.

“Susana Diazek, Javier Lambanek eta Felipe Gonzalezek esango dute PSOEk ezin diela Gabonak urratu espainiarrei”, adierazi du Pablo Echenique Podemoseko Antolakuntza idazkariak, Twiterren.

Alberto Garzon IUko koordinatzaile nagusiak dio dataren aukeraketa “poker jokaldi bat” izan dela, eta horrela politikagintza “suntsitzen” ari direla.

Frances Homs CDCko bozeramaileak nabarmendu du dataren helburua PSOEri presio egitea dela, sozialistak abstenitu daitezen. “Eutsiko al diote?”, galdetu du.

Joan Tarda ERCko eledunaren esanetan, Espainiako jarduneko Gobernua “herritarren interesen aurka” egiten ari da.

Marian Beitialarrangoitia EH Bilduko diputatuak berretsi du “ezetza” emango diotela Rajoyri, “bere politikak atzerakoiak, antisozialak eta ukatzaileak direla eta”.

Aitzitik, Xavier Garcia Albiol Kataluniako PPko buruak espainiarrei Gabonak urratuko al dien galdetu dio PSOEri.

Albisteak (2)