Itxi

Gobernu osaketa

Pedro Sanchezek ezezkoa berretsi dio Mariano Rajoyri

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Hala ere, sozialisten jarrera aldarazi dezaketen 'egitate berriak daudenean' PSOEren Batzorde Federala deituko duela adierazi du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Mariano Rajoy PPko buru eta jarduneko Espainiako Gobernuko presidenteak eta Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusiak ordu erdi inguruko bilera egin dute gaur goizean Espainiako Diputatuen Kongresuan eta bertan Sanchezek ezezkoa berretsi dio Rajoyri. Horrenbestez, diputatu sozialistek ezezko botoa emango diote bihar hasiko den inbestidura saioan. Bileraren amaieran kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, bilera egitea ez zela nahitaezkoa azpimarratu du.

PPk eta Ciudadanosek lorturiko inbestidura akordioa kontserbadore eta kontinuistatzat jo du Sanchezek eta, behin akordioaren nondik norakoak aztertuta, sozialistek ezezko jarrerari eutsiko diotela azaldu du. "Arrazoi gehiago nahi bagenituen PPk inposatutako legeen funtsezko puntuak zuzentzen ez dituen gobernu akordio horretan aurkitu ditugu". Ildo horretan, lan erreforma, hezkuntza erreforma eta Konstituzioaren erreforma aipatu ditu.

Pedro Sanchezen esanetan, Mariano Rajoyk nahikoa babes izatea PPko buruzagiaren erantzukizuna da eta berea izaten jarraituko du inbestidura saioan porrot egiten badu ere. Halaber, erantzukizuna sozialistengan uztea leporatu dio Rajoyri.

Hala ere, Sanchezek ez du baztertu etorkizunean sozialistek beren jarrera berrikustea, baldin eta "egitate berriak" badaude. "PSOEren jarrera alda dezaketen egitate berriak daudenean PSOEren Batzorde Federala deituko dut", adierazi du. Halaber, inbestidura prozesuan urriaren 31n amaitzen dela eta ez irailaren 2an ohartarazi du.

ohartarazi du. ohartarazi du. ohartarazi du.

Albisteak (1)

Bideoak (1)