Itxi

PDC

Barne Ministerioak Masen alderdiari, PDCri, izena aldatzeko eskatu dio

agentziak | erredakzioa

Leer en Castellano

Antzekotasunagatik kaltetutako hainbat alderdik (Democrates de Catalunya –Democrates-, Partit Democrata de Catalunya eta Plataforma Democratica de Catalunya ) kexa jarri dutela gogorarazi du.

Artur Mas, artxiboko irudi batean. Argazkia: Efe

Espainiako Barne Ministerioaren mende dagoen Alderdien Erregistroak izena aldatzeko eskatu diote Artur Masen Partit Democrata Catalari (PDC), izen horrek hautesleak nahasten dituelakoan. Izan ere, badaude beste alderdi politiko batzuk antzeko izenekin eta sigla berberekin.

Barne Ministerioak prentsa-ohar batean azaldu duenez, ez dute erregistroa "ukatu", baina idatzita egin diote eskaera alderdiari, izena alda dezan.

Antzekotasunagatik kaltetutako hainbat alderdik (Democrates de Catalunya –Democrates-, Partit Democrata de Catalunya eta Plataforma Democratica de Catalunya ) kexa jarri dutela gogorarazi du.

Alderdi berriaren siglei dagokienez, Ministerioak argi adierazi du PDCat siglekin beste alderdi bat dagoela Erregistroan izena emanda.