Gipuzkoa
Urquijok helegitea jarri dio Itsasoko desanexio erreferendumari
agentziak | erredakzioa
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak esan du prozesuak "herritarren borondatea betetzeko printzipio demokratikoa eta legearen irizpidea" betetzen duela.
Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusiak uste du Itsaso Ezkiotik bereizteko igandean egitekoa den erreferenduma "prozesu zilegia" dela eta "aurrera jarraitu" beharko lukeela.
Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak helegitea jarri du Ezkio-Itsasoko Udalaren kontra aipatu erreferenduma egin ez dadin, eta horren inguruan galdetuta hitz egin du Olanok gaur, Donostian emandako prentsaurreko batean.
Ahaldun nagusiak esan du prozesuak "herritarren borondatea betetzeko printzipio demokratikoa eta legearen irizpidea" betetzen duela.