Krisia PSOE-n
Sanchezek urrian egin nahi ditu primarioak eta azaroan kongresua
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Pedro Sanchezen zuzendaritzak ezohiko Batzorde Federala deitu du larunbat honetarako, bere proposamena eztabaidatu eta bozkatzeko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pedro Sanchezen Exekutibak Alderdi Sozialistaren primarioak urriaren 23an egitea eta ezohiko kongresu federala azaroaren 12an eta 13an deitzea proposatu du, PSOEren idazkari nagusi eta zuzendaritza berria aukeratzeko.
Sanchez babesten duten Batzorde Federaleko kideek bilera egin dute Alderdi Sozialistak Ferrazen duen egoitza nagusian eta larunbat honetarako ezohiko Batzorde Federala deitu dute, aipatu proposamena eztabaidatu eta bozkatzeko.
Hasiera batean, Sanchezen asmoa kongresua abenduaren 2an, 3an eta 4an egitea zen, baina Alderdi Sozialistan bizi duten krisiak dena aldarazi du.
PSOEren estatutuen arabera, ezohiko kongresua deitzen den unetik, gehienez 40 egun igaro daitezke batzarra egin arte.
Batzorde Exekutibo Federalaren proposamenak aurrera egiten badu, idazkaritza nagusirako hautagaiak aurkezteko epea larunbat honetan bertan irekiko litzateke eta urriaren 11n amaituko litzateke bermeak aurkezteko epea.
Pedro Sanchezek bezala, sektore kritikoak Alderdi Sozialistaren ezohiko kongresu federala ahalik eta arinen egitea nahi du, baina Espainiako Gobernua osatu ostean eta alderdia gestora batek zuzenduta.
PSOEren zuzendaritzak esan du bere proposamena “akordioetara heltzeko irekita” dagoela eta estatutuen 36. artikuluan oinarritzen dela.
Araudiaren arabera, zuzendaritzako kideen erdiak baino gehiagok kargua uzten badute, Batzorde Federalak ezohiko kongresu bat antolatu behar du, zuzendaritza berri bat aukeratzeko.
“Baina 68. artikuluak ez dio Batzorde Exekutibo Federala desegin egin behar denik; desegiteko erabakia Batzorde Exekutibo Federalak berak hartu beharko luke”, zehaztu du Alderdi Sozialistak.
“Horrenbestez, Batzorde Exekutibo Federalak alderdiaren estatutuak eta arauak errespetatzen dituen proposamena luzatu dio Batzorde Federalari”, erantsi du.
Amaitzeko, Pedro Sanchezen zuzendaritzak “lasaitasunerako” deia egin du, “Alderdi Sozialistak inoiz ezagutu ez duen egoera honetan”.
etan”.etan”.