Itxi

EAJ-ren Bilera-sorta

Oposizio 'aktiboa' egingo duela esan dio Elkarrekin Podemosek EAJri

ERREDAKZIOA | AGENTZIAK

Leer en Castellano

Nolanahi ere, hainbat arlotan "unean uneko akordioak” adosteko prest dagoela gaineratu dio.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Elkarrekin Podemosek oposizio "aktiboa" egingo duela adierazi dio EAJri. Nolanahi ere, hainbat arlotan, autogobernuan eta bizikidetzak kasu, "unean uneko akordioak” adosteko prest dagoela gaineratu dio.

Alderdi jeltzalea koalizio ezkertiarrarekin batzartu da ostiral honetan, hurrengo Eusko Jaurlaritza osatzeko abiatutako bilera-sortaren baita. Elkarrekin Podemosen partetik, Pili Zabala lehendakarigaia eta Nagua Alba idazkari nagusia izan dira batzarrean, eta, EAJrenetik, Iñigo Urkullu lehendakaria eta Andoni Ortuzar EBBko presidentea.

Bilera horretan, Elkarrekin Podemosen "lekua" oposizioa dela jakinarazi diete Albak eta Zabalak ordezkari jeltzaleei, baina "aurrerapauso sozialak eta demokratikoak emateko lan" egingo dutela nabarmendu diete.

Alabaina, EAJrekin "unean uneko akordioak" adosteko prest daudela adierazi diete, eta autogobernua, bakegintza eta bizikidetza jarri dituzte horren adibide gisa.

Bilera bukatu eta gero, koalizio ezkertiarrak agiri bat publikatu du, eta, horretan, Euskadin "politika ausartak eta sozialagoak" behar direla azpimarratu du.

Bestalde, EAJk esan du errespetatu egiten duela Elkarrekin Podemosek oposizioan geratzeko agertutako asmoa, eta ez du "ezinezko" ikusten koalizioarekin akordioak lortzea.

Albisteak (1)

Bideoak (1)