Itxi

Eusko Legebiltzarra

Elkarrekin Podemoseko 11 legebiltzarkideek aktak jaso dituzte

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Elkarrekin Podemoseko eta EH Bilduko ordezkariek bilera egingo dute asteartean Eusko Legebiltzarrean, akordioa lortzeko aukeraren bat ote dagoen aztertzeko.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Elkarrekin Podemoseko 11 legebiltzarkideek aktak jaso dituzte gaur Eusko Legebiltzarrean. Beraiek izan dira legegintzaldi honetan hori egiten lehenak.

Koalizioko kideak hamarrak jota zirenean joan dira Eusko Legebiltzarrera, eta I25eko hauteskundeetarako Pili Zabala Elkarrekin Podemoseko lehendakarigaiak aurkeztu ditu bere eta gainerako alderdikideen egiaztagiriak.

Eusko Legebiltzarrean argazkia atera ostean, Elkarrekin Podemoseko legebiltzarkideek lehen bilera egin dute aurrerantzean izango dituzten lan-ildo nagusiak zehazteko.

Bilera bukatuta, Lander Martinez Elkarrekin Podemos-eko ordezkariak baztertu egin du ''gobernu alternatiba'' bat bideratzea EH Bildurekin eta PSE-EErekin osatuko luketen gehiagoaz baliatuta.

Pili Zabala lehendakarigaiarekin batera prentsaurrekoa eman du Martinezek, eta Eusko Legebiltzarrean aurkeztutako dituzten lehen hiru ekimenen berri eman dute. Proposamenek honako gaia hauek jorratuko dituzte: ''ate birakariak'', genero berdintasuna lantzeko Legebiltzarrean batzordea eratzea eta Lanbideren erreforma.

Bestalde, Lander Martinezez adierazi du bere taldeak oraindik ez duela erabaki lehendakaritzarako hautagaitzarik aurkeztuko duen ala ez.

Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk bilera egingo dute bihar Eusko Legebiltzarrean

Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk bilera egingo dute bihar Eusko Legebiltzarrean, egungo egoera politikoa aztertzeko eta akordioa lortzeko aukeraren bat ote dagoen egiaztatzeko.

Bilera 11:30ean hasiko da, Eusko Legebiltzarreko Ponentzien aretoan. Elkarrekin Podemosen izenean Pili Zabala, Lander Martinez eta Cristina Macazaga Gipuzkoako, Bizkaiko eta Arabako zerrendaburuak, Nagua Alba Euskadiko Ahal Dugu taldearen idazkari nagusia eta Isabel Salud Ezker Anitzako koordinatzaile nagusiak joango dira bilerara.

Bestalde, Miren Larrion, Jasone Agirre eta Maddalen Iriarte Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako EH Bilduren zerrendaburuek, Arnaldo Otegik eta Iker Casanovak parte hartuko dute bileran. Amaieran, adierazpenak egingo dituzte kazetarien aurrean.

Bideoak (2)