Itxi

PSOE, zatituta

PSOEren Batzorde Federala datorren astean bilduko da

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Bilera zein egunetan egingo duten, baina, ez du argitu Javier Fernandezek.

PSOEren Batzorde Federala, balizko inbestidura saio batean zer bozkatuko duten erabaki behar duena, datorren astean bilduko da, Javier Fernandez sozialisten kudeaketa batzordeko presidenteak gaur iragarri duenez.

Fernandezek, baina, ez du argitu bilera zein egunetan egingo duten.

Francina Armengol Balear Uharteetako presidentearekin atzo izandako ika-mikari buruz ere galdetu diote Fernandezi. Bi buruzagiak eztabaidan ibili ziren, eta Sanchezen aldekoa den Armengolek abstenitzea baztertu zuen. PSOEren kudeaketa batzordeko presidentearen hitzetan, Balear Uharteetako presidenteak esan dituenak "iritziak" dira. "Bakoitzak berea dauka, ez dut horren inguruan eztabaidatuko", erantsi du.

Fernandezek nabarmendu duenez, "bakoitzak bere iritzia du, eta iritzi horiek guztiak Batzorde Federalean aterako dira. Datozen astean iragarriko du kudeaketa batzordeak zein egunetan egingo dugun bilera".

Albisteak (4)