Itxi

Bateragune auzia

Rafa Diez aske uztea eskatu dute hainbat arlotako izen ezagunek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Besteak beste, Ibarretxek, Garaikoetxeak, Arzalluzek eta EAJko eta EH Bilduko hainbat ordezkarik sinatu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Juan Jose Ibarretxe eta Carlos Garaikoetxea lehendakariek, hainbat arlotako izen ezagunekin batera, Rafa Diez Usabiaga aske uzteko ‘Rafa Gure Artera’ manifestua sinatu dute. Horiez gain, Xabier Arzalluz EAJko buru ohiak, Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako sailburu ohiak, Joseba Agirretxea eta Iñigo Barandiaran EAJko diputatuek eta Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiak ere bat egin dute ekimenarekin.

Bertan eskatzen dute ‘Bateragune‘ auziagatik espetxean dagoen Diez Usabiaga ‘’berehala’’ aske uztea. Zigorra 2017ko abuztuan bukatzen da, baina baliteke aste batzuk lehenago aske geratzea.

EHUko Filosofia Fakultatean ekitaldi "zibila" egin dute agente politiko, sindikal eta sozialek, eta Maite Aristegik Amaiurreko diputatuak eta Daniel Arranz Bizkaiko gobernadore zibil ohiak irakurri dute adierazpena. 30 bat lagunek sinatu dute testua, eta han egon dira, besteak beste, Garaikoetxea, Agirretxea, Barandiaran, Etxaide, Azkarraga, Naike Díez, Iñigo Iruin, Arnaldo Otegi, Xabier Oleaga eta Carlos Etxeberri kazetariak, Txutxi Ariznabarreta (Independentistak), Patxi Zabaleta Aralarreko presidente ohia eta Miren Zabaleta haren alaba (‘Bateragune' auzian atxilotua) eta Marian Beitialarrangoitia. Arzalluz eta Ibarretxe ez dira ekitaldian izan, baina manifestua sinatu dute. 30 bat lagunek egin dute bat adierazpenarekin.

Idatzian gogoratu dutenez, joan den ostegunean 7 urte bete ziren Arnaldo Otegi, Rafa Diez, Arkaitz Rodriguez, Sonia Jacinto eta Miren Zabaleta atxilotu zituztenetik. Halaber, salatu dute "sisteman zerbaitek ez duela funtzionatzen, Gobernuko alderdiko goi mailatan ustelkeria dagoen bitartean gehiengo sozialarentzat zorroztasuna nagusi denean, eta indarkeriarekin bukatzeko prozesuen buru izan direnei espetxe-zigorrak ezartzen zaizkienean".

Salaketa horrekin batera, Diez Usanbiaga "berehala" aske uztea eskatu dute, "zigorraren berrikuspen baten" testuinguruan, Auzitegi Nazionalak eta Gorenak 579.4 bis titulua oinarri hartuta egin izan dutenez berriki. Sinatzaileen iritziz, eskaera horrek "oinarri juridikoa" du, "politikoa zalantzagabea delako, ETAk iragarpena egin zuenetik bost urtera".

Naike Diez Rafa Diazen semeak salatu du "jardun eta ideia politikoengatik" kondenatu zituztela ‘Bateragune‘ auziko auzipetuak, eta horrekin batera "tortura zuriaren eta dispertsioaren zigorra ezarri zietela bost familiari".

Bestalde, Iñigo Iruin abokatuak legegintzaldi berriko Eusko Legebiltzarrari eskatu dio "salbuespen legediaren kontra egiteko eta larriki gaixo dauden presoen alde egiteko" ekimenak aurrera eraman ditzan.

Albisteak (2)

Bideoak (1)