Itxi

iruzkinak facebooken

Gizon bat atxilotuta Getxon, Altsasuko guardia zibilak iraintzeagatik

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

"ETAk jendilaje hori hiltzen jarraitzea" nahi zuela esan omen du Facebooken.

Espainiako Poliziak gizon bat atxilotu du Getxon Altsasun larunbatean liskar baten ostean zauritutako bi guardia zibilak iraindu dituela egotzita.

Poliziak ohar batean jakinarazi duenez, atxilo hartutakoak "ETAk jendilaje hori hiltzen jarraitzea" nahi zuela esan omen du Facebooken.

45 urteko gizonezkoa da atxilotutakoa, sarean bere izen-abizenekin aritzen ez zena. Poliziaren arabera, kaleratu eta biharamunean ezabatu zuen mezua, "heldu zitzaizkion iruzkin negatiboengatik".

Espainiako Poliziak eskerrak eman dizkie herritarrei, mezuaren esteka bidali zietelako.

dali zietelako.dali zietelako.

Albisteak (4)