Itxi

Bilera-sorta

Rajoy babestuko ez duela berretsi dio EAJk Espainiako erregeari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

UPNk, berriz, inbestidura saioan Mariano Rajoyren aldeko botoa emango duela iragarri du.

Aitor Esteban (EAJ) eta Felipe VI erregearen arteko agurra. Argazkia: EFE

Aitor Estebanek Espainiako erregeari jakinarazi dio EAJk Mariano Rajoyren inbestiduraren aurka bozkatuko duela, eta jarrera horren arrazoiak azaldu dizkio.

Felipe VI.enak bilera-sorta egiten ari da eta, besteak beste, Aitor Esteban EAJren Kongresuko bozeramailea edo Alberto Garzon IUko buruzagia hartu ditu Zarzuela Jauregian.

Javier Esparza UPNko presidenteak, berriz, inbestidura saioan Mariano Rajoyren hautagaitzaren alde bozkatuko dutela jakinarazi du.

Espainiako erregearekin bildu ostean egindako agerraldian, Esparzak esan du UPNk beti defendatu duela zerrenda bozkatuenak osatu behar duela gobernua eta gainerako alderdiei dei egin die “arduraz” jokatzeko eta “gobernagarritasuna” bermatzeko.

Albisteak (3)