Itxi

Poliziaren biktimen legea

Madrilek helegitea jarriko du Poliziaren biktimen legearen aurka

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Eusko Jaurlaritzak salatu duenez, jardunean dagoenetik Espainiako Gobernuak hamar helegite jarri ditu euskal legeen kontra.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jarduneko Espainiako Gobernuak Poliziaren biktimen euskal legearen kontrako helegitea aurkeztuko du Auzitegi Konstituzionalean.

Josu Erkoreka jarduneko Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak eman du Rajoyren Gobernuaren asmoen berri, hain zuzen ere, Gernika Estatutuak 37 urte betetzen dituen egunean.

Erkorekak salatu duenez, jarduneko Espainiako Gobernuak hamar helegite jarri ditu euskal legeen aurka. Bestalde, Erkorekak azpimarratu du Poliziaren biktimen legea Gernikako Estatutuak aitortzen dituen eskumenen baitakoa dela.

Azken helegite hori urriaren 25a, Gernikako Estatutuaren urteurrena, ospatzea eskatzen dutenen faltsukeriaren adibide garbitzat jo du Erkorekak, eta ez du uste helegitearen berri gaurko egunez jakin izana kasualitatea denik. Eusko Legebiltzarrak uztailaren 28an onartu zuen Poliziaren biktimen legea EAJren eta PSE-EEren babesarekin. EH Bilduk abstentziora jo zuen legea nahikoa ez zela iritzita eta PPk eta UPyDk, ostera, aurka bozkatu zuten. Espainiako Barne Ministerioak salaketa asmoaren berri emana zion Jaurlaritzari.

Jaurlaritzako bozeramaileak azpimarratu duenez, Poliziaren biktimen legea defendatuko du Espainiako Gobernuarekin abiatuko dituzten elkarrizketatan.

Gernikako Estatutua onartu zenetik eskumenen inguruko "gatazka" handieneko legegintzaldia izan dela salatu du Erkorekak, eta helegite horiek Espainiako Gobernuaren birzentralizazio asmo "garbia" erakusten dutela gaineratu du.

Albisteak (4)

Bideoak (1)