Itxi

Eusko Legebiltzarra

Maddalen Iriarte izango da EH Bilduren bozeramailea Legebiltzarrean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Kolazio soberanistak arratsalde honetan egin du talde parlamentarioa erregistratzeko tramitea Gasteizko Ganberan.

Maddalen Iriarten EH Bilduren lehendakarigaia eta Legebiltzarreko bozeramailea. Artxiboko argazkia

Maddalen Iriarte izango da EH Bilduren bozeramilea Eusko Legebiltzarrean, koalizio soberanistak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

EH Bilduk arratsalde honetan egin du bere taldea osatzeko tramitea Gasteizko Ganberan eta ondoren iragarri du Iriarte izango dela bere bozeramailea.

Gainera, Iriarte EH Bilduren lehendakarigaia ere izango da, joan den asteburuan egindako asanbladan koalizio soberanistak hala erabakita.

Gainerako taldeei dagokionez, Joseba Egibar izango da EAJren bozeramailea Legebiltzarrean; Lander Martinez, Elkarrekin Podemosena; Jose Antonio Pastor, PSE-EErena; eta Borja Semper, PPrena.

Albisteak (5)