Itxi

Gure Esku Dago

Erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute 10.000 pertsonak Oarsoaldean

eitb.eus

Leer en Castellano

Giza-katearen ondoren, ekitaldi nagusia egin dute Errenteriako Zumardian. Han, 2017ko martxoaren 19an eskualdeko herrietan egingo duten galdeketa aurreko ibilbide-orria aurkeztu dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Jendetza bildu da gaur Oarsoaldean, Demoarso erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformak antolatutako giza-katean. Antolatzaileen arabera, 10.000 pertsonak egin dute bat ekimenarekin, eta aurreikuspena bete dute. Jatorri, auzo, lanbide, zaletasun eta sentsibilitate anitzeko herritarrak izan direla berretsi dute.

Badiaren alde batetik bestera dauden 8.500 metroak batu dituzte, nahiz eta eguraldia euritsua izan den. 300 boluntario aritu dira lanean, eta 120 pertsonak eraman dute lekukoa.

Amaieran, ekitaldi nagusia egin dute Errenteriako Zumardian. Han, 2017ko martxoaren 19an eskualdeko herrietan egingo duten galdeketa aurreko ibilbide-orria aurkeztu dute, baita Beira musika-taldeak Demoarsorentzat egindako abestia ere.

2017ko martxora begira

Imanol Esnaola Demoarsoko arduradunaren arabera, galdeketa antolatzea ez da helburu bakarra. Izan ere, "gizarteratzeko prozesu soziala? jorratzeaz gain, "herritarrek erabakitzeko eskubidea gauzatu ahal izateko, oinarrizko kontzeptu demokratiko baten euskarriak" ezarri nahi dituzte.

Gaur lehen urratsa eman ondoren, azaroaren amaieran, "parte-hartze prozedurak" garatuko dituztela aurreratu dute, "galderak zehaztu" eta hautesontziak non jarriko dituzten erabakitzeko. Urtarrilean, kanpainaurrea hasiko dutela baieztatu du Esnaolak, eta otsailean, galdeketaren kanpaina. Parte-hartzea esanguratsua izatea espero dute.

Bideoak (1)