Itxi

CIS inkesta

PPk bi puntu gora egin du eta Elkarrekin Podemos bigarren indarra da

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

PSOE hondoratu egingo litzateke eta sei puntu galduko lituzke CIS etxearen aurreko inkestarekin alderatuta. Euskal alderdiek antzerako emaitzak lortuko lituzkete.

Pedro Sanchezek dimisioa eman zuen eguneko argazkia. EFE

PPk irabaziko lituzke Espainiako hauteskunde orokorrak botoen % 34,5 eskuratuta, CIS etxeak gaur kaleratutako inkestaren arabera. Uztaileko inkestarekin alderatuta, Alderdi Popularrak bi puntu gehiago lortuko lituzke, PSOEk sei puntu baino gehiago galdu eta hondoratu egingo litzateke, eta Elkarrekin Podemosek bigarren postua eskuratuko luke PSOEri aurrea hartuz.

CIS etxeak urriaren 1etik 10era bitartean egin zituen galdeketak, hain zuzen ere, Pedro Sanchezek dimisioa eman eta PSOE krisian murgildu zen egunetan. PSOEren boto estimazioa % 23,1etik % 17ra jaitsi da uztaileko inkestatik urrikora. Elkarrekin Podemosek, ostera, botoen % 21,8 eskuratuko luke.

Ciudadanosek zortzi hamarren egingo luke gora, % 12,8ra iritsi arte, eta ERCk, Espainiako Diputatuen Kongresuko bosgarren talde parlamentarioa denak, berriz, hamarren bat, % 3raino.

Partit Demòcrata Catalàk, Convergencia zenak, botoen % 1,7 eskuratuko luke eta EAJk pixka bat bada ere gora egingo luke, % 1,3raino.

Bestalde, EH Bilduk apenas hamarren bat egingo luke gora eta botoen % 0,9 eskuratuko luke.