Itxi

Epaia

Jose Javier Oses eta Ugaitz Errazkin ETAko kideak, kondenatuta

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Frantziako justiziak 8 eta 7 urteko espetxe zigorrak ezarri dizkie, hurrenez hurren.

Frantziak 8 eta 7 urteko espetxe zigorra ezarri die Jose Javier Oses Carrasco eta Ugaitz Errazkin Telleria ETAko kideei, hurrenez hurren; erakunde armatuko talde logistiko-militarreko kideak izateagatik.

Gainera, zigorra bete ostean Frantziatik kanporatuko dituzte, eta lapurtutako hiru autoren jabeei kalte-ordainak ematera ere kondenatu dituzte.

Guillaume Michelin fiskalaren esanetan, 2010eko martxoan Jean-Serge Nerin jendarmea hil zuen taldeak erabilitako autoan Oses Carrascoren DNA atzeman zuten

Kontu horregatik epaitu ez bazuten ere (instrukzio-epaileek uste zuten froga hori ez zela nahikoa), Ministerio Publikoak esan du Poliziak Oses Carrasco jo zuela ibilgailu horretako gidari.

Errazkini dagokionez, lehergailu batean haren hatz-markak topatu zituztela azaldu du Fiskaltzak.

Errazkinek hiru auzi ditu zain Espainian. Horietako bat, "Asti" taldeko (2008an Inazio Uria enpresaburua hil zuena) kide izatea egotzita.

Albisteak (1)