Itxi

Gure Esku Dago

Hernanik eta Astigarragak herri-galdeketak egingo dituzte udaberrian

EITB.EUS

Leer en Castellano

Datorren urteko martxoaren 19an egingo dute erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-galdeketa. Egun berean, Oarsoaldean eta Tolosaldean ere izango dira.

Oñatin ekainean izandako herri-galdeketa. Argazkia: Gure Esku Dago

Euskal Herriko estatus politikoaren inguruko herri-galdeketak egingo dituzte 2017ko martxoaren 19an Hernanin eta Astigarragan, Gure Esku Dago erabakitzeko eskubidearen aldeko herri-plataformak deituta.

Horren harian, 'Udaberri-festa' egin dute larunbat honetan Hernanin, hirugarren urtez, eta ekitaldi horretan galdeketaren data jakitera eman dute: datorren urteko martxoaren 19an, hain zuzen ere. Egun berean Oarsoaldeko lau herritan eta Tolosaldeko 28etan ere izango dira herri-galdeketak.

Hautestontziak jarri ahal izateko, sinadura-bilketa abiatu du asteburu honetan Bagagiltza herri plataformak. Gauzak horrela, Hernanin 1.700 sinadura jaso behar dituzte, eta Astigarragan, berriz, 500.

n, berriz, 500.n, berriz, 500.n, berriz, 500.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)