Itxi

Koalizio Gobernua

12 urte elkar ulertzen: EAJ-PSE koalizio formulari errepaso historikoa

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

1987 eta 1998 artean, Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak elkarrekin gorbernatu zuten, hurrengo Eusko Jaurlaritzan erabiliko duten formula beraren bidez.

Your browser doesn’t support HTML5 video

EAJk ta PSE-EEk adostu duten gobernu akordioa ez da formula berria bi alderdiontzat: 1987 eta 1998 artean, hamabi urtez, erabilitako formula bera da, foru aldundietara eta udaletxeetara ere zabaldua.

Lehenengo bi legegintzaldiak eta azkena izan dira koalizio gobernu bat ikusi ez duten bakarrak.

Hasiera

1986ko azaroan, EAJren barne zatiketa eta EAren sorreraren ostean, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak egon ziren. PSEk lehenengo aldiz izan zituen jeltzaleek baino eserleku gehiago.

Sozialistak EA eta EErekin gobernua osatzen saiatu ziren, baina ez zuten akordiorik lortu. Txiki Benegasen PSEk EAJrekin ituna egin zuen gero, Jose Antonio Ardanzari lehendakaritza utziz, Ramon Jauregi lehendakariordea izendatzen zuten bitartean.

Jeltzaleek eta sozialistek seina sailburu zituzten. 1990ean etorri zen etena, EAJk autodeterminazio eskubidearen aldeko ebazpen baten alde bozkatu zuenean Eusko Legebiltzarrean.

EAJ, EA eta EEren arteko akordio laburra

1990eko urtarrilean, EAJk irabazi zituen berriz hauteskundeak, eta EA eta EErekin osatu zuen gobernua. EAk zenbait udaletan independentziaren aldeko mozioak onartu ostean, hitzarmena apurtu egin zen.

Sozialistak, berriz Jaurlaritzan

EAJk gobernagarritasun hitzarmenak negoziatu zituen sozialistekin foru aldundietan eta udal nagusietan. 1991eko ekainean itxi zuten akordioa. EA Jaurlaritzatik bota ostean, elkar ulertze horrek PSEren itzulera erraztu zuen.

Fernando Buesa izan zen lehendakariordea. PSEk bost sailburu zituen; EAJk, zortzi.

EA Jaurlaritzara batu zen 1994ko hauteskundeen ostean, bi sailbururekin. PSEk hiru zituen, eta EAJk, lau.

Haustura

1998an, legebiltzarkideek Konstituzioari men egiteko proposamena egin zuten sozialistek, eta EAJk ez zuen onartu. Gertakari horrek hitzarmena apurtzea lagundu zuen.

Geroago, alderdi nazionalistek eta Ezker Batuak Lizarrako Akordioa sinatu zuten. Jeltzaleak eta sozialistak elkarrengandik urrun ibili ziren hurrengo urteetan.

Ibarretxeren hiruko gobernua eta PSE-PP akordioa

EAJk EA eta EBrekin gobernatu zuen hiru legegintzalditan. 2009an, ezker abertzaleak ezin izan zuen parte hartu hauteskundeetan, eta sozialistak gobernura itzuli ziren, PPren laguntzari esker.

Akordioa berriz

2012an, EAJk Eusko Jaurlaritza berreskuratu zuen, oraingoan bakarrik. PSE-EErekin egonkortasun politikorako eta aurrekontuetarako akordioa sinatu zuen, 2013ko irailean.

Bi alderdiak harreman onak izatera itzuli ziren. 2015eko ekainaren udal eta foru hauteskundeen ostean, instituzio horietan elkarrekin gobernatzeko hitzarmena sinatu zuten. Momentu horretan, hurrengo Eusko Jaurlaritzaren osaketaren lehen pausutzat hartu zuten askok.

tu zuten askok.

Albisteak (2)

Bideoak (1)