Barne Ministerioa
Su-eten posible bakarra 'behin betikoa' dela esan dio Rubalcabak ETAri
Erredakzioa
Barne ministroak ETAren alde bateko su-etenaren zurrumurruak ukatu ditu eta bere aukera bakarra "guztia uztea" dela adierazi du, Gobernua "leloa ez" dela gehituz.
ETAren aukera bakarra behin betiko su-etena iragartzea, "guztia bertan behera uztea" dela ohartarazi du Alfredo Perez Rubalcaba Barne ministroak.
Rubalcabak ETAren alde bateko su-etenaren zurrumurruak ukatu ditu. "Segurtasun Indar eta Gorputzek ez daukate ETA guztia uzteko asmoa duen frogarik", adierazi du, Gobernua "leloa ez" dela gehituz.
"Su-etenak behin betiko ez badira, urteak igarota norbaitek egoera nahi zuen bezala ez dela esan dezake eta itzuli daiteke", azpimarratu du Barne ministroak.