Itxi

Inbestidura saioa

Egibarrek 'pazientzia' eskatu dio EH Bilduri, autogobernu alorrean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

"Euskal gizarteak hainbat hamarkadaz ezker abertzalearekin izan zuen pazientzia bera" eskatu dio koalizio abertzaleari.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joseba Egibar EAJko bozeramaileak autogobernuaren alorrean "pazientzia demokratikoa" izatea eskatu dio EH Bilduri. "Euskal gizarteak hainbat hamarkadaz ezker abertzalearekin izan zuen pazientzia bera", alegia.

Inbestidura saioko lehen egunean, Egibarrek esan du EAJ prest dagoela autogobernua berritzeko "bidea" egiteko, baina aurreratu du jeltzaleek "Legebiltzarrean adosten dena" defendatuko dutela.

Bakeari eta bizikidetzari dagokienez, bozeramaile jeltzaleak adierazi du EH Bilduk "bidea" duela "egiteko", eta haren "arazoa" ETAk egindakoa "ez kritikatzea" dela.

Horren esanetan, koalizio abertzalearen baitan “iritzi ezberdinak daude terrorismoaren inguruan”, eta horregatik “banakako azterketak” egin ohi dituzte, "batzuek ETA justifikatu zutelako". "Hori da egiteke dagoen kontua", gaineratu du.

Bestalde, Egibarrek pentsioen eskuduntza eskatu du, "EAEko pentsiodunek bermatuta izan ditzaten".

Gainera, ekonomia sustatzeko eta enplegua sortzeko neurriak onartzearen alede egin du.

Zergen alorrean, garapen ekonomikoa sustatzeko sistema bat eskatu du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)