Itxi

Altsasuko gertaera

Nafarroako Gobernuak babesa adierazi dio Altsasuko manifestazioari

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Herrian izan den liskarraren harira, Altsasuko Udalak manifestazioa deitu du larunbat honetarako,azaroak 26.

Altsasuko liskarraren kontrako manifestazioa. Artxiboko argazkia: EiTB

Altsasuko Udalak larunbat honetarako deitu duen manifestazioari babesa adierazi dio Nafarroako Gobernuak. Joan den urriaren 15ean bi guardia zibil eta haien bikotekideekin izandako liskarra egintza terroristatzat hartu du Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak, eta bederatzi gazteei kartzela-zigorra ezarri die.

Ildo horretatik, Maria Solana Nafarroako Gobernuko bozeramaileak gaur egin duen agerraldian iragarri du Gobernua larunbat honetarako deitutako manifestazioan parte hartzeko asmoa duela.

Era berean, Uxue Barkosen gobernu-taldeak epailearen erabakia errespetatzen duela baina ez datorrela bat berarekin nabarmendu du Solanak. Gainera, Altsasuko taberna batean izandako liskarra egintza terroristatzat hartzearekin ez datozela bat gaineratu du.

Halaber, Nafarroako Gobernua Altsasuko Udalarekin harremanetan egon behar dela esan du, eta herritarrei babesa adierazi die.

“Nafarroako Gobernuak bertan egoteko asmoa du, herritarrei babesa adierazteko”, esan du Nafarroako Gobernuko bozeramaileak.

Albisteak (4)