Erresuma Batua
Poliziak Antton Troitiño atxilotu du Londresen
Erredakzioa
Donostiako preso ohia etxean atxilotu dute eta datozen orduetan etorkinentzako zentro batera eramango dute, naiz.eus-ek zabaldu duenez.
Polizia britainiarrak Antton Troitiño atxilotu du bart Londresen duen etxean, naiz.eus-ek jakinarazi duenez. Antza, datozen orduetan etorkinentzako zentro batean giltzapetuko dute.
Donostiako preso ohia baldintzapeko askatasunean dago eta bi auzi ditu irekita: estradizio eta deportazio eskaera bana. Atxiloketa azken kasu horrekin lotuta egongo litzateke.
Joan den ostiralean Londreseko Auzitegi Gorenak atzera bota zuen Antton Troitiñok bere estradizioaren aurka jarritako helegitea.
a.