Deialdia
Agerraldi anitza egin dute Baionan, Luhusoko operazioa salatzeko
eitb.eus
Atxilotuei elkartasuna adierazteaz gain, ETAri armagabetzearekin jarraitzeko deia egin diote.
Agerraldi anitza egin dute larunbat eguerdian Baionan bart Luhuson egindako polizia-operazioa salatzeko. Manifestazioa deitu dute Baionan gaur arratsaldeko 16:00etan, atxilotuak aska ditzaten eskatzeko.
ELA, LAB eta CGT sindikatuez gain, Bake Bidea eta Berdeak taldeek ere parte hartu dute prentsaurrekoan, baita zenbait kazetarik ere. Nazioartetik jasotako elkartasun-mezuekin bat egin dute. Egoera burugabea dela gaitzetsi dute, eta armagabetzen jarrai dezan eskatu diote ETAri.
Agerraldi anitza Baionan: ez da ETAren kontrako operazioa, gizarte zibilia eta bakearen kontrakoa baizik. Sostengu osoa atxilotuei #Luhuso pic.twitter.com/pUFAgoQhK1
— Franck Dolosor (@FranckDolosor) 17 de diciembre de 2016