Itxi

Katalunia

Mas, Rigau eta Ortega epaituko dituzte otsailean, A9ko galdeketagatik

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Fiskaltzak desobedientzia eta prebarikazio delituak leporatzen dizkie, eta bederatzi eta hamar urteko gaitasungabetzea eskatzen du.

Irene Rigau, Joana Ortega y Artur Mas. Artxiboko argazkia: EiTB

Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak Artur Mas Generalitateko presidente ohia eta Joana Ortega eta Irene Rigau kontseilari ohiak epaituko ditu otsailaren 6tik 10era bitartean, 2014ko azaroaren 9ko galdeketa dela-eta.

Fiskaltzak desobedientzia eta prebarikazio delituak leporatzen dizkie, eta bederatzi urteko gaitasungabetzea eskatzen du Irene Rigaurentzat eta Joana Ortegarentzat eta hamar urtekoa, berriz, Artur Masentzat.

Kalifikazio idatzian, Francisco Bañeres eta Emilio Sanchez Ulled fiskalek desobedientzia larria eta prebarikazioa leporatu dizkiete hiru auzipetuei, Masen kasuan egile moduan, eta Gobernatze eta Irakaskuntza kontseilari ohien kasuan beharrezko laguntzaile moduan.

Hasiera batean, Ministerio Publikoak kargu publikoetan jarduteko hamar eta bederatzi urteko gaitasungabetzea eskatu du auzipetuentzat, desobedientziagatik eta prebarikazioagatik.

Albisteak (3)