Itxi

KATALUNIA

'Kataluniako errepublikarako bidea' aldarrikatu du Puigdemontek

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Oriol Junquerasek 'arrazoia eman' dio Espainiako erregeari: 'herritarrek eta Parlamentuak demokratikoki erabakitako legea errespetatu egin behar da', esan du ERCko kideak.

Francesc Maciari omenaldia, gaur. EFE.

Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak Francesc Macia Generalitateko presidente ohiaren eredua jarraitzeko deia egin du gaur, "Kataluniako errepublikaren bidean".

Macia gogoratzeko ohiko ekitaldia egin dute Montjuiceko hilerrian. 83 urte bete dira presidente ohi errepublikazalea zendu zela. Hedabideen aurrean egin dituen adierazpenetan, Maciak erakutsitako "kemena" nabarmendu du.

Generalitateko ordezkaritza zabala izan da omenaldi ekitaldian; bertan izan dira, besteak beste, Oriol Junqueras, Meritxel Borras, Antoni Comin eta Carles Mundo. "Askatasuna" zen Maciaren balio nagusienetakoa, Puigdemonten hitzetan.

"Akatasun bokaziorik gabe ezin da politikarik egin Kataluniako erakundeetatik", nabarmendu du buruzagi kataluniarrak.

Oriol Junqueras ERCko presidenteak eta Generalitateko presidenteordeak, bestalde, "arrazoia eman" dio Espainiako erregeari. Herritarrek eta Parlamentuak demokratikoki erabakitako legea errespetatu egin behar da", esan du ERCko buruak.

Albisteak (3)