2017arekin batera
Abian da Euskal Elkargoa
eitb.eus
Urte berriarekin batera, indarrean da Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa batzen dituen elkartea, Ipar Euskal Herriko lurralde osoa aintzat hartzen duen lehendabiziko egitura instituzionala.
2017. urtearen iritsierakin batera, indarrean sartu da Euskal Elkargoa, Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa biltzen dituen euskal erakundea. Hiru lurralde horiek batera aintzat hartzen dituen lehen erakundea da.
Urtarrilaren 23an egingo dute lehendabiziko bilera eta, besteak beste, presidentea aukeratu beharko dute. Hainbat iturriren arabera, Jean-René Etchegaray izango da.
Hiru egitura nagusi izango ditu erakundeak: kontseilua, batzorde iraunkorra, eta batzorde eragilea. Ez da, nolanahi den, autonomia egitura bat, iazko abenduaren 31ra arte Iparraldeak zituen 10 mankomunitateen batasuna baizik.
200 milioi euroko aurrekontua izango du elkargo berriak, eta 10 udaletik zazpik bozkatu zuten gaur sortu den elkargoaren alde.
Elkargoa defendatu dutenen iritziz, lurraldetasuna bermatzeko oinarri sendoa izango da euskaran eta kulturan, ekonomian, lurralde antolaketan, etxebizitzan edota garraioetan eskumenak izango dituen elkargoa.