Itxi

Gürtel sarea

Barcenasen emaztea: 'Nik ez nekien'

agentziak

Leer en Castellano

"Nik… ez dut azaldu nahi, baina tira, ez naiz leloa, baina nire senarrak esaten badit… eta ez dut inolaz ere zalantzan jartzen, ez dut ipini", azaldu du Rosalia Iglesiasek ANean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

"Banekien beste kontu batzuk bazeudela, baina ez nekien nire izenean zeuden, bien izenean (…) Argi dago kontu gehiago bazeudela, baina ez nintzen inoiz arduratu nire izenean ote zeuden jakiteaz, edo nire senarraren izenean, bien izenean…", esan du Rosalia Iglesias Luis Barcenasen emazteak, Gürtel auzia epaitzen ari den epaimahaiaren aurrean. Gainera, erantsi duenez, "inoiz ez" ditu "zalantzan jartzen" bere senarrak kontu ekonomikoetan hartzen dituen erabakiak, eta sinatzeko agiriak ematen zizkionean, zer ziren jakin barik ere sinatzen zituen.

Iglesiasen esanetan, berak zekien gauza bakarra da kontu bat bazegoela, hain zuzen, familiaren eguneroko gastuei aurre egiteko erabiltzen zuena.

"Berak egiten duen guztia, esatea tontakeria badirudi ere, begi onez ikusten dut", esan du Iglesiasek epaiketan, abokatuak galdetu dionean senarrak agiriak sinatzea eskatzen zionean zer egiten zuen.

"Nik… ez dut azaldu nahi, baina tira, ez naiz leloa, baina nire senarrak esaten badit… eta ez dut inolaz ere zalantzan jartzen, ez dut jarri, nire sinadura behar duten agirien inguruan; berak kudeatzen zituen nire baloreak, eta akzioak salerosten zituela uste nuen", azaldu du Rosalia Iglesiasek ANean.

Abokatuak, gainera, Espainian zuten kontu korronte bati buruz galdetu dio, eta Iglesiasek erantzun du ez zekiela bere izenean zegoenik. Alabaina, 120.000 eurorainoko diru-sarrerak erregistratuta daude kontu horretan, bere izenean, eta baita errenta-aitorpen bat ere, bere sinadura eta guzti.

Azken kasuan, "nire senarrak nire oniritziarekin egindako sinadura" zela esan du. "Uste nuen berdin zuela nik sinatzea ala ez", gaineratu du. Era berean, errenta aitorpenak egin eta familiaren ondasunak bere senarrak kudeatzen zituela berretsi du.

Halaber, baieztatu du bere senarrak negozioak egiten zituela atzerrian, eta, batzuetan, harekin joaten zela, baina esan du ez zekiela zer egiten zuen, Barcenasekin ez baitzuen gai horien inguruan hitz egiten.

Bidaia horietako batzuetan Suitzara joan ziren arren, akusatuak esan du ez zekiela Barcenasek kontuak zituela eta auzia publiko egin zenean jakin duela.

Albisteak (2)

Bideoak (1)