BARNE HAUTESKUNDEAK
PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du Sanchezek
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sevillan iragarri du idazkari nagusirako hautagai izango dela Pedro Sanchezek. 'PSOE errekuperatzea' izango dela bere helburua zehaztu du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Pedro Sanchez PSOEko idazkari nagusi ohiak gaur jakinarazi duenez, bere burua alderdiko primarioetara aurkeztuko du, alderdi sozialista berriz ere zuzentzeko, "militantziarena" izango den hautagaitza batekin.
Dos Hermanasen (Sevilla), 1.500 jarraitzaile baino gehiagoren aurrean egin duen ekitaldian, Sanchezek militanteei adierazi die "harrotasunez" gidatuko duela euren "kausa", "askatasun eta autonomia politikoko lezioa emateko".
"Gaur, Dos Hermanasen, Andaluziako eta Espainiako sozialismoaren bihotzean, militantzia guztiari iragartzen dizuet Idazkari Nagusi izateko zuok hautagaia izango naizela", adierazi du Sanchezek, Batzorde Federalak alderdi sozialistaren 39. Biltzarrari data jarri zionetik militanteekin egin duen lehen agerraldi publikoan.
Mintzaldian zehar, "gure onena emateko garaia" dela defendatu du Sanchezek, eta "inoiz baino esperientzia eta gogo gehiago" duela. "Ohore bat izango zuk proiektu kolektiboa gidatzea", gaineratu du.
Lopezek ongietorria eman dio Sanchezi
Modu horretan, Pedro Sanchezen hautagaitza duela bi aste Patxi Lopez lehendakari eta Kongresuko presidente ohiak aurkeztu zuenari gaineratu behar zaio. Azken horrek, bere Twitter kontuaren bidez, ongietorria eman dio Sanchezi "sozialisten proposamenen eztabaidara". "Orain proiektuak bata bestaren aurrean jarri eta militanteek erabaki dezatela", gaineratu du Lopezek.
Bienvenido al debate de propuestas socialistas @sanchezcastejon: ahora toca confrontar proyectos y dejar que los militantes decidan
— patxilopez (@patxilopez) 28 de enero de 2017