Itxi

Podemos

Irene Montero: 'Onartezina da Podemosek eskaini duen irudia'

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Unidos Podemosek Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Vistalegreko hitzordua baino lehen minimo batzuk adosteko lan egingo dute; lortuz gero, "primeran", bestela, "ez da dramatizatu behar".

Irene Montero Unidos Podemosek Kongresuan duen alboko bozeramailea. Argazkia: EFE

Podemos alderdiaren barne-eztabaidaren harira, Irene Montero Unidos Podemosek Kongresuan duen alboko bozeramaileak esan duenez, onartezina da publiko aurrean eskaintzen ari diren irudia eta espektakulua. Gainera, gaineratu duenez, bere helburuei eutsi ahal izateko, Vistalegreko hitzorduaren ostean batuta azaldu behar dira.

Nafarroako Antsoain udalerrian izan da Montero, 2020 Planari eta Vistalegreko objektiboei buruzko lan-jardunaldi batean parte hartzen, "2020an PPri gailentzeko, herrialde hau gobernatzeko eta eskubideak eraikitzeko asmoz".

Jone Belarra eta Eduardo Santos diputatuak eta Idoia Villanueva senataria ere izan dira gaurko ekitaldian. Monterok horien lana zoriondu du, "gehien lan egiten dutenak baitira, eta Nafarroa oso postu gorenean jarri dute Madrilen". Gainera, Ainhoa Aznarez Nafarroako Parlamentuko presidentea ere aipatu du.

Monteroren aburuz, onartezina da publiko aurrean Podemosek erakutsitako irudia, "aniztasunaren barruan batuta lan egiteko eskaera egin baitigute militanteek". Hori dela eta, "besteak iraindu gabe, ideiak azalduko" dituztela hitzeman du, "zatiketa-irudi hori ez baita inoren onerako".

Gainera, Vistalegreko hitzordua baino lehen minimo batzuk adosteko lan egingo dutela aurreratu du. Lortuz gero, "primeran", bestela, "ez da dramatizatu behar, jendeak erabakiko du, eta Podemosen hori seinale ona da". "Militanteek erabakitzen dutenean, askoz ere argiagoak izan dira euren erantzunetan batzutan zuzendaritza eztabaidetan izandakoa baino", adierazi du.

Albisteak (1)