Itxi

Izapideak amaituta

Altsasuko auzia terrorismotzat jotzeari eutsi dio instrukzio-epaileak

Agentziak

Leer en Castellano

Lamela epaileak amaitutzat jo du sumarioa, eta Zigor-arloko Salari igorri dio epaiketa egongo den erabaki dezan.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Carmen Lamela Auzitegi Nazionaleko epaileak bukatutzat jo du Altsasun (Nafarroa), joan zen urriaren 15ean, bi guardia zibilek eta haien bikotekideek jasandako erasoari buruzko sumarioa. Sumario hori Zigor-arloko Salari igorri dio, eta auzipetuta dauden 9 gazteak terrorismo delituagatik epaitzeko eskatu du.

Auzitegiko iturriek jakitera eman dutenez, Lamelak aurrera jarraitu du bederatzi pertsona horiek atentatu, gorroto eta lesioengatik epaitzeko izapideekin. Horietako hiruk kartzelan daude oraindik.

Horrenbestez, Zigor-arloko Salaren esku geratu da erabakitzea gazte horien aurka epaiketarik abiatuko den ala ez.

Gazteak atxilotu eta prozesatzeko erabakia hartu zuenean, hori egiteko erabakia atzeratzeko arrazoirik ez zegoela argudiatu zuen bere auzipetze-autoan Lamelak. "Delitua egin zutela baieztatzeko arrazoi nahikoa daude", adierazi zuen.

"Guztiek ezagutzen zuten aurretiaz erasoa jaso zuten tenientea eta sarjentua guardia zibilak zirela, eta horixe izan zen beraiek kolpatu eta iraintzeko arrazoi bakarra", adierazi zuen epaileak aipatu autoan.

Albisteak (4)

Bideoak (1)