Itxi

Katalunia

Mas: 'Inork ez zigun esan A9a delitu larria izan zitekeenik'

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Auzitegi Konstituzionalak galdeketa debekatu ostean, Kataluniako Gobernuak zerikusirik ez zuen beste prozesu parte hartzaile bat jarri zuela martxan esan du.

Artur Mas, Auziegi Gorenan, Argazkia: EiTB

2014ko azaroaren 9ko kontsultaren harira Espainiako Auzitegi Gorenean egiten ari diren epaiketa aurrera doa. Astearte honetan Artur Mas Generalitateko presidente ohiaren txanda izan da, eta egun galdeketa hori egin izana “delitu izugarria” suposatzen duen arren  bere garaian inork ez ziela ohartarazi ziurtatu du.

Auzitegi Konstituzionalaren agindua ez betetzea leporatuta, Francesc Homs PDeCATeko diputatuaren eta Generalitateko Presidentziako kontseilari ohiaren aurkako epaiketan bere ikuspuntua eman du Artur Masek. Dena dela, Homsen arabera erabaki zehaztugabea zegoen, Konstituzionalaren erantzuna berehalakoa izan baitzen.

Auzitegi Gorenak arratsaldean ekin dion berriz epaiketari, eta defentsaren zenbait lekukoren adierazpenak izan ditu kontuan. Fiskaltzak bederatzi usteko inhabilitazioa ezartzeko eskatu dio Auzitegi Gorenari, desobedientzia larria eta prebarikazio delituak leporatuta. 2014ko azaroaren 9an Auzitegi Konstituzionalak debekatutako galdeketa egin zutela arrazoitu du.

Defentsaren lekukoen artean Artur Mas izan da. Kataluniako presidente ohiak Homsen adierazpenak berretsi ditu, eta Auzitegi Konstituzionalak galdeketa hura debekatzeko agindua eman zienean, ez zuela zer debekatu behar zuten esan nabarmendu du. Prozesu horretan, 42.000 boluntarioren laguntza zutela gogoratu du Masek.

Generalitateko presidente ohia 22 minutuz aritu da deklaratzen epailearen aurrean. Auzitegi Konstituzionalak galdeketa debekatu ostean bere gobernuak beste prozesu parte hartzaile bat jarri zuela martxan azaldu du. Hala, lehendabiziko proposamenarekin zerikusirik ez zuela izan eta boluntario askok parte hartu zutela esan du.

Dena dela, azaroaren 4an (prozesua burutu baino egun batzuk lehenago), Auzitegi Konstituzionalaren gutun bat jaso zuten. Artur Masen arabera, edukia ez zen ulergarria izan Kataluniako Gobernuarentzat.

Albisteak (3)