Lehentasuna
Jaurlaritzak Espetxeen transferentzia negoziatzeko nahia azaldu du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Espetxeen eskuduntzaren transferentzia Jaurlaritzaren EAJ eta PSE-EEk onetsi zuten paktuaren lehentasunetako bat dela gogorarazi du Erkorekak, eta Espainiako Gobernuaren "posizio aldaketa agurtu du".
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburua Josu Erkorekak Espetxeen eskuduntza Euskadira transferitzeko negoziazioa egiteko Eusko Jaurlaritzak "nahia eta ahalmena" duela azaldu du gaur, Bilbon.
Atzo barne ministroa Jose Antonio Nietok esan zuen arabera Barne Ministerioak transferentzia orain dela urte batzuk baino gertuago ikusten duela, Jaurlaritzak ezagutzen ez zuen "datu berria" dela esan du Erkorekak. Hori bai, Juan Ignacio Zoido ministroak Segurtasun sailburuarekin hitz egin ez zuela azaldu zuen ondoren.
Espetxeen eskuduntzaren transferentzia Jaurlaritzaren EAJ eta PSE-EEk onetsi zuten paktuaren lehentasunetako bat dela gogorarazi du Erkorekak, eta Segurtasunerako Espainiako Gobernuko idazkaritzaren "posizio aldaketa agurtu du".