Lehen 100 egunak
Urkullu: 'Gizarteak egonkortasun instituzionala saritzen du'
RADIO EUSKADI
Radio Euskadin eskaini duen elkarrizketan adierazi duenez, Jaurlaritzak zorrotz beteko du egutegia aurrekontuen proiektua onartu ahal izateko.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Euskal Irrati Telebistak atzo argitaratutako EiTB Focus inkestaren emaitzek islatu dutenez, euskal gizartea "pozik" dago Eusko Jaurlaritzak lehen 100 egunetan egindako lanarekin. Iñigo Urkullu lehendakariaren esanetan, herritarrek egonkortasun politikoa eta instituzionala lortzeko lan egiten dutenak saritzen ditu.
Gobernuak aurkeztutako aurrekontuen proiektua "errealista" da, Urkulluren arabera, eta dirua nondik kendu eta non gehitu nahi duten argitzeko eskatu die EH Bilduri eta Elkarrekin Podemosi.
Lehendakariaren hitzetan, PP Eusko Jaurlaritzaren Aurrekontuak babesteko prest agertu da, baina EAEko eta Espainiako Aurrekontuen negoziazioak bereizi egin ditu.
Zerga erreformaz galdetuta, aldaketak egiteko prest dagoela baina horretarako eskumena hiru lurralde historikoek dutela nabarmendu du. Bestalde, berak dakiela Euskadin % 3ko komisioen kasurik ez dagoela esan du. Halaber, EAJ nahasita dagoen epaiketei buruz bere iritzia eman duela eta inor ez dagoela inplikatuta azpimarratu du.
"Jatorrizko informazioa Radio Euskadik landu eta eitb.eus-ek itzuli du".