Ekimena, Donostian
Foro Soziala: 'Armagabetzeak presoentzako aukerak sortu behar ditu'
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
"Kartzelak uzteko" ibilbide orri bat egiteko Foro Sozialak adierazi duen beharrera gehitu da EPPK.
Foro Sozial Iraunkorra ziur dago Euskal Herria "eszenatoki berri baterantz doala", eta zintzilik dagoen gai bat, ETAren armagabetzea, "betirako konponduko dela". Horien ustez, egoera honek "aukera berriak sortu behar ditu" preso eta erbesteratuen egoera "adostutako parametroetara joateko".
Nekane Alzelaik eta Nazario de Oleagak, Foro Sozial Iraunkorraren ordezkariek, esan dutenez, oinarri sendoak dituen bizikidetasuna eraikitzeko, bi kontu oinarri hartuta egin behar da, edozein indarkeri mota jasan duten biktimentzako aitorpena, justizia eta konponketa, eta gatazkaren ondorioen ebazpena: ETAren armagabetzea eta preso eta iheslarien gaia"
Armagabetzearen eta ETAren armen suntsipenaren gaietan urte betez lan egin ondoren, "askoz gertuago gaude armagabetzea zentzuzko epean, modu ordenatuan eta nazioarteak egiaztatuta amaitzeko". "Hiru instituzio euskaldunak, nazioartea eta gizartearekin prozesua oinarri nahiko sendoetan emateko beharrezko akordio eta adostasunez beteriko eremua eraiki dugu", esan dute.
Adostutako ibilbide orria
"Triangulazio baten inguruan, gaurtik aurrera, pausuak ematera utziko diguten ondorioak egin nahi ditugu, iraganean, zeharkako eta adostutako ibilbide orri baten alde egiteko. Kasu horretan, hiru instituzioekin eta gizartearekin batera, hirugarren erpina preso eta erbesteratuen taldeak izatea nahi dugu", esan dute.
Euren ustez, beharrezkoa da "preso eta iheslarien gairako irtenbide osoan adostasuna izatea". "Bizikidetasun egonkorra eta iraunkorra sortzeko beharrezko elementua da", gaineratu dute.
Halaber, integrazio prozesua "bide legaletik eta modu indibidualean, mailakatua eta zentzuzko epean" egitea gomendatzen du Foro Sozialak; eta baita presoak berak "bake eta normalizazio prozesuan aktore aktiboak izatea" ere
Azken bi hilabetetan, Foro Sozial Iraunkorrak bilerak mantendu izan ditu EAEko sindikatu guztiekin; hainbat jurista eta unibertsitate ezberdinetako eskubide irakasleekin; Sare, Etxerat, Bagoaz elkarteekin; eta Kalera Kalera eta Ireki iniziatibekin. Horiez gain, ekarpenak eskatu dizkie iheslari eta presoen kolektiboei.
Argazkia: EiTB
Eszenatoki berria
Alzelai eta Oleagaren arabera, eszenatoki berriak "gure herrialdean adostasun zabalago bat lortzeko" balio behar du. Gai horren inguruan, Foroak esan duenez, nahiz eta espainiar zein frantziar Estatuen jarrera ez den aldatu, Euskal Herrian, urteetan marraztutako bideari jarraipena eman behar dion ibilbide orria definitzeko aukera berri bat sortzen ari dela ikusten hasi gara. "Premisa gisa akordio zabal bat hartuta, egungo egoera gainditzeko indarra eta borondatea badaudela ulertzen dugu", gaineratu dute.
Gainera, azpimarratu dutenez, eszenatoki berri honek "ulergaitzagoa egingo du" egungo espetxe-politiken ezarpena. "Bi gobernuak euren posizioa berritzeko eta gure herria bizi duen esperantza momentura egokitzeko momentua da", esan dute.
EPPK
Foroan ere EPPK ETAko presoen taldearen bideo bat ikusi da. Horretan, orain dela sei urte egin zen Aieteko Hitzalditik izan diren ekimen askoren errepasoa ikusi da. "Kartzelak uzteko" ibilbide orri bat egiteko Foro Sozialak adierazi duen beharrera gehitu dira.
Horrela, zeharkako eta barneratzaileak diren akordioak lortzeko garrantzia nabarmendu du, eta indar politiko, sozial eta instituzionalekin eta bereziki euskal gizartearekin lan egiteko nahia erakutsi du. Azken hori da "subjektu nagusia eta protagonista" "herri honentzako bakea, bizikidetasuna eta ebazpena" lortzeko.
Amaitzeko, lan horretarako "konpromiso sendoa" gogorarazi du eta Frantziako eta "batez ere" Espainiako estatuen "blokeoa gainditzeko" Foro Sozialak emandako aurrerapausoak eskertu ditu.