Itxi

PSOE-ren buruzagitza

PSOEren idazkari nagusi izateko lehiatuko da Susana Diaz

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Hiru dira, beraz, idazkari nagusi izateko hautagaiak: Patxi Lopez, Pedro Sanchez eta Diaz bera.

Díaz, en un acto público. Foto de archivo: EFE

Susana Diaz Andaluziako presidenteak PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztuko du, igandean iturri sozialistek hainbat albiste-agentziari jakinarazi ziotenez.

Ondorioz, Idazkaritza Nagusirako hiru hautagai izango dira: Pedro Sanchez sozialisten buruzagi ohia, Patxi Lopez lehendakari ohi eta Kongresuko presidente izandakoa eta Diaz bera.

Hautagaitza iragartzeko data aukeratu du buruzagi andaluziarrak: martxoaren 26a. Madrilen ekitaldi "jendetsua" egin nahi du, iturri horien arabera.

PSOEk ekainaren 17an eta 18an egingo du Kongresu Federala. Aurretik, PSOEren Batzorde Kudeatzaileak dokumentu politiko eta ekonomikoa aurkeztuko ditu, eta ondoren egingo du Diazek bere ekitaldia.

Albisteak (2)