Itxi

Bilera

Bilobaren bizitza arriskuan dagoela salatu du Majarenasen amak

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Umeak etxetik ateratzeko, aiton-amonek joan behar dutela azaldu du Kontxi Ibarretak.

Kontxi Ibarreta, madre de Sara Majarenas. EFE

Kontxi Ibarreta Sara Majarenasen amak gaur goizean salatu duenez, Izar bilobaren bizitza "arriskuan" dago eta euskal erakundeei laguntza eskatu die, "umea amarekin etxean egon dadin".

Ibarretak agerraldia egin du Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearekin bildu baino lehen. Majarenasen eta alabaren egoeraren xehetasunak zehazten dituen txostena eman dio Tejeriari.

Jose Luis Castro Audientzia Nazionaleko Espetxe-Zaintzako epaileak baimena eman zion joan den ostiralean Majarenasi alabarekin arratsaldetan irten ahal izateko. Horrez gain, "ume orok dituen beharrak asetzeko bisita ordutegia" zehaztea eskatu zuen, bazkaria, siesta eta merienda errespetatuz.

Ebazpen judiziala ez dute bete

Majarenasen amaren esanetan, "gaur egun" ez dute Castroren ebazpena bete, eta aiton-amonek joan behar dute umea kalera irten dadin.

Egoera "jasangaitza" dela salatu du, alabari "eskubideak ematen" ari diren arren, gero ez dituztelako "betetzen". Hortaz, familiak "ez du legearen eta justiziaren babesik sentitzen".

"Izarren ziurtasunik eza erabatekoa da; haurraren osasuna arriskuan dago. Umearen egoerak hobera egin dezan, etxean egon behar du, amarekin", aldarrikatu du amonak. Halaber, "24 orduz amarekin egoteaz gain", haurrak "familiarteko giroan, eskolan eta auzoan" hazi behar duela nabarmendu du.

 

du du.

 

Albisteak (2)