ETA-ren armagabetzea
Covitek 'bakearen artisauak' Auzitegi Nazionalean itauntzeko eskatu du
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Gainera, bere eskaera Fiskaltzari jakinarazteko eskatu du.
'Bakearen artisauak' deiturikoek ?ETAren armagabetzean laguntzeko prest agertu diren Iparraldeko gizarte zibileko kideak? Auzitegi Nazionalean lekuko gisa deklaratu dezatela eskatu du Covite terrorismoaren biktimen elkarteak.
Consuelo Ordoñez Coviteko presidenteak Covitek idatzi bat aurkeztu du gaur Auzitegi Nazionaleko Instrukzio Epaitegi Nagusian. Gainera, bere eskaera Fiskaltzari jakinarazteko eskatu du, eskari horrekin bat egiteko aukera izan dezan.
Covitek ohar bidez jakinarazi duenez, Txetx Etcheverryk pasa den igandean egindako adierazpen batzuetan oinarritu da eskaria egiteko. Zehatz-mehatz esanda, armak ez daudela ETAren esku eta orain beraiek kudeatzen dituztela azaldu zuen.
Terrorismoaren biktimen elkartearen esanetan, inork ezin ditu hilketak egiteko erabili diren armak ez kudeatu, ezta ezkutatu ere.
Hori guztia dela eta, beharrezkotzat jo du Etcheverry eta gainerakoek Auzitegi Nazionalean deklaratzea.