Apirilaren 8a
Armagabetze egunean 'bakearen milaka artisau' egoteko deia egin dute
EITB.EUS
Apirilaren 8ko ekitaldia Baionan izango dela iragarri dute 'bakearen artisauek'. Aitortu dutenez, prozesuaren 'partaide guztiekin harremanak' dituzte.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Ikusmin handia zegoen gaur Baionan 'bakearen artisauek' deituta zuten agerraldia dela eta. Antolatzaileek iragarri bezala, ez dute apirilaren 8ko armagabetze ekitaldiaren xehetasunik eman, baina bertan parte hartzeko deia egin dute. "Apirilaren 8an bakearen artisauak milaka izanen gara", esan dute.
Iparraldeko 50 bat hautetsi eta "pertsona ezagunen" babesarekin, Mixel Berhokoirigoin Luhusoko operazioan atxilotutako 'bakearen artisau'etako batek gidatu du agerraldia. Berhokoirigoinen esanetan, "hemen gaudenak gara bakearen artisauak, eta etorri ezin izan direnak, baina gehiago izanen gara". Hala, prozesuan parte hartzeko deia egin du.
Biktima guztien aitortza eta erreparazioa eskatu dute. Bakoitzak bere ardurak hartu behar dute. Apirilak 8 milaka izateko deia egin dute
? Franck Dolosor (@FranckDolosor) 23 de marzo de 2017
Nabarmendu duenez, armagabetzeak "osoa, segurtatuta, egiaztatua eta baldintza politikorik gabea" behar du izan. 'Bakearen artisau' horren hitzetan, armagabetzea "ez da bukaera izanen, bakearen bidearen hasiera baizik". Bide horretan, "biktima guztien aitortza eta erreparazioa, presoak eta elkarbizitza" kontuan hartu beharko direla azpimarratu du.
Apirilak 8ko hitz ordua prestatzen ari dira, Baionan izanen da. Behin betiko bakea nahi dute. Hautetsi asko, anitza pic.twitter.com/SWbfgAnLU0
? Franck Dolosor (@FranckDolosor) 23 de marzo de 2017
Aurreikusi bezala, prentsaurrekoan ez dute apirilaren 8ko ekitaldiaren xehetasunik eman. Gauza bakarra argitu dute: Baionan izango da. Kazetarien galderei erantzunez, Berhokoirigoinek esan du nahiko luketela armagabetzea "botere publikoekin" egitea, eta prozesuko "partaide guztiekin harremanetan" daudela aitortu du, gehiago zehaztu gabe; izan ere, "goizegi" da ezer esateko. "Ez da beranduegi, dena da posible", gaineratu du.
Marine Le Penen Fronte Nazionaleko kideek izan ezik, Frantziako alderdi politiko guztietako hainbat ordezkari eta hautetsik eman diote babesa armagabetzeari.
Kotte Ezenarro Hendaiako auzapezak kazetarien aurrean egindako adierazpenetan azaldu duenez, Frantziako Barne ministroarekin hitz egin du eta Frantziako Gobernuak eta Espainiakoak ez diote oztoporik jarriko prozesuari. Horren esanetan, Gobernuak harremanetan ari dira "dena ondo joan dadin".
Bestalde, Maite Irazoqui Atxik Berrituz kristau elkarteko kideak mezua irakurri du "bake artisauen" izenean. Ziurtatu duenez, 'bakearen artisauen' ekimenak ikuspuntu berriak zabaldu ditu, eta bake prozesuak aurrera egiteko inplikatzea ezinbestekoa dela azpimarratu du. Ildo horretan, inplikatzeko eskatu die gobernuei.
Irazoquiren esanetan, armagabetzea ezinbestekoa da indarkeriarik gabeko agertoki bat lortzeko.