Itxi

ETA-ren armagabetzea

Armategiaren informazioa eskatu dio Auzitegi Nazionalak Frantziari

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

ETAk apirilaren 8rako entregatuko duen materialak zenbait eraso argitzen lagundu dezakeen jakin nahi du Fiskaltzak.

Auzitegi Nazionala. Artxiboko argazkia: EiTB

Eloy Velasco Auzitegi Nazionaleko epaileak erreguzko eskaera egin dio Frantziari, ETAk apirilaren 8rako entregatuko dituen armen inguruko informazioa helarazi diezaion.

Iturri juridikoek jakinarazi dutenez, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak egindako eskaria onartzea erabaki du Eloy Velasco epaileak. Aurreko astean aurkeztutako eskaera horretan, ETAren armategiari buruzko informazioa Frantziari eskatzeko galdegin zion Fiskaltzak Auzitegi Nazionalari.

ETAk entregatuko dituen armek argitu gabeko erasoak ikertzen lagun dezaketen jakin nahi du Fiskaltzak.

Hala eta guztiz ere, segurtasun indarrek ez dute uste armek ETAren argitu gabeko 224 atentatuen ikerketarako balioko dutenik.

Albisteak (2)

Informazio gehiago (1)