Erreakzioak
'Presoez hitz egiteko jokoan' ez sartzeko eskatu die alderdiei PPk
Agentziak | Erredakzioa
Nerea Llanosen esanetan, 'PP ez da presoei buruz hitz egiten hasiko, nahiz eta zenbait alderdik hala egin nahi duten'.
Nerea Llanos Euskadiko PPko koordinatzailea eta bozeramaileak "orain ETAko presoei buruz hitz egiten hasteko jokoan ez sartzea" eskatu die gainerako alderdi politikoei.
Modu horretan, atzo Arnaldo Otegik, ETAren armagabetzearen ostean, Baionan mahaigaineratu zuen agendari erantzun nahi izan dio Llanosek. Izan ere, Otegik esandakoaren arabera, hemendik aurrera jorratu behar diren erronkak "presoen arazoa, biktimena eta Euskadiren desmilitarizazioa" dira.
Llanosek baieztatu duenez, "PP ez da presoez hitz egiten hasiko, nahiz eta zenbait alderdik hala egin nahi duten".
"ETAko presoak talde terroristaren arazo bat dira, ETAk eragin duena, eta haietako bakoitzari dagokio legea betetzea eta legeari heltzea bakoitzaren kartzela egoera aldatzeko", nabarmendu du.
Alderdi Popularraren bozeramaileak "erantzukizuna" eskatu die gainerako euskal alderdi politikoei "ETAren inguruaren armagabetze soziala eta morala" eman dadin. Bere aburuz, "oraindik ere, gaur egun, nahiz eta bost urte igaro diren ETAk hiltzeari uko egin ziola iragarri zuenetik, badira gizarteko zenbait sektore bere iragana eta izatea justifikatzen jarraitzen dutenak, baita xede politikoetarako mina, sufrimendua eta beldurra erabili izana ere".
"Talde terroristaren armagabetze soziala ETAren terrorismoa ez onartzetik pasatzen da, hura existitzea gaizki egon zela eta sekula existitu behar izan ez zuela esatetik, eta baita benetan gertatu zena kontatzetik ere", zehaztu du.
"Egia kontatu behar da gertatu zenari buruz; horrela, ETA sozialki armagabetuta, besterik ez baitugu lortuko horrelako beste zerbait ez dadila etorkizunean gerta".
izunean gerta".