Itxi

ETA-ren armagabetzea

ETAk enpresariengan eragindako sufrimendua aitortzea nahi du Confebaskek

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Roberto Larrañaga presidenteak esan du enpresariek "asko" sufritu dutela ETAren jardueragatik eta gizarteak sufrimendu hori aitortu egin beharko lukeela.

Roberto Larrañaga Confebaskeko presidentea. Artxiboko argazkia: EiTB

Roberto Larrañaga Confebaskeko presidenteak esan du “oroimen ekitaldi” bat egin beharko litzatekeela, “ETAk euskal enpresariengan eragin duen sufrimendua aitortzeko”.

Europa Press Telebistan egindako elkarrizketa batean, Larrañagak esan du kolektibo horrek “terrorismoa asko sufritu” duela. “Hilketak, bahiketak eta estortsioak pairatu ditugu; eta askok Euskaditik alde egin behar izan zuten, mehatxupean ez bizitzeko”, gogoratu du.

“Beste asko presioa jasanezina zelako joan ziren. Posible da uneren batean kolektibo horrentzako oroimen ekitaldi bat eskatzea”, erantsi du.

Larrañagak uste du euskal gizarteak nolabaiteko aitortza zor diela enpresariei. “Ez digute bizkarrean zapladarik eman behar, beste batzuek bezala, guk ere ETAren jardueragatik asko sufritu duela esatearekin nahikoa litzateke”, adierazi du.

Albisteak (3)