Itxi

Ustelkeria PP-ren baitan

Rajoy 'harro' agertu da PPkoa izateaz eta batasunerako deia egin du

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Era berean, Espainiako Gobernuko presidenteak ondokoa erantsi du: "PPko jendea ez da inoiz gaizki portatzen".

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea. Argazkia: EFE

Mariano Rajoyk esan du Alderdi Popularreko kide izatea "harro egotekoa" dela eta afiliatuei batasunerako deia egin die, zatiketak saihesteko. Gainera, PPren jarduera politikoa gogor defendatu du.

Alderdi Popularrarentzat aste beltza izaten ari da: Rajoyk Gurtel auziaren epaiketan deklaratu egin beharko duela jakin da eta Ignacio Gonzalez Madrilgo erkidegoko presidente ohia atxilotu egin dute, ustelkeriaren kontrako operazio batean.

Testuinguru horretan egin ditu adierazpenok Rajoyk, bere alderdiko gazte erakundearen kongresuaren inaugurazio ekitaldian.

Alderdi Popularrak Zuzenbide estatuan sinesten duela eta legeak eta justiziak esandakoa salbuespenik gabe bete egin behar dela azpimarratu du.

"Buruzagi askoren inguruan esaten ari direnak entzunda ere, politikagintzan aritzera animatzen zaituztet, nortasunarekin eta egurra jasotzeko beldurrik gabe", esan die alderdiko gazteei.

Horrez gain, Rajoyk ondokoa nabarmendu du: "PPko jendea ez da inoiz gaizki portatzen".

Eta, amaitzeko, batasunerako deia egin du, "egin dezakegun okerrik handiena zatiketa eragitea delako".

Albisteak (3)