Itxi

RADIO EUSKADI

Egibar: 'Kupoarena konpontzea PPrekin negoziatzeko aurretiko baldintza zen'

EITB.EUS

Leer en Castellano

EH Bilduren hitzetan, EAJren eta PPren arteko akordioak ez du inor ezustean harrapatuko. Elkarrekin Podemosek, berriz, Euskadiren 'eskubide politikoak salerostea' egotzi die jeltzaleei.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joseba Egibar EAJk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak esan du behin Kupoaren arazoa bideratzea lortu dutenean aktibatu dutela PPrekin Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko negoziazioa. Horren hitzetan, "Kupoarena konpontzea PPrekin negoziatzeko aurretiko baldintza zen"

Radio Euskadin egin dituen adierazpenetan, Egibarrek azpimarratu du Kupoaren arazoa konpontzea ezinbesteko baldintza zela aurrekontuei buruz hitz egiten hasteko.

"Kupoarena konpondu ez baldin badago, konpontze bidean dago", ziurtatu du.

EH Bildu

Iker Casanova EH Bilduko legebiltzarkideak baieztatu duenez,aurrekontuen gaineko EAJren eta PPren arteko balizko akordioa "negargarria" izango da euskal herritarrentzat, eta, horrez gain, Euskal Herriak Estatuarekiko duen "mendekotasun eredua sendotuko du". Halaber, ohartarazi duenaren arabera, EAJk itun horrekin lortuko duena "dagoeneko emanda zegoena jasotzea" izango da, "oraintsu kendutakoa itzultzea".

Hartara, Casanovak negargarritzat jo du EAJren eta PPren artean aurreikus daitekeen hitzarmena. Uste baitu "sendotu" egiten duela "ahuldade politikoan dagoen" egungo PPren Gobernua, eta baita "mendekotasunean oinarritutako" Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Estatuaren arteko harremana ere.

Elkarrekin Podemos

Bere aldetik, Lander Martinez Elkarrekin Podemos alderdiak legebiltzarrean duen bozeramaileak PPrekin dituen negoziaketetan Euskadiren "eskubide politikoekin salerosian" ari dela leporatu dio EAJri, baita, modu horretan, "ustelkeriaren basatzan murgilduta dagoen alderdi bat" betikotuko duela ere.

Martinezek errefusatu egin du PPren aurrekontuen proposamena, bere iritziz "oso aldenduta baitago Estatuak behar duenaz".

PSE-EE

Alexia Castelo PSE-EEren legebiltzarkidearen esanetan, Kupoaren kitapena eta Bost Urteko Legea "gai korapilatsuak" dira, adostasun instituzionala behar duena, eta hori dela eta, negoziaketa "zentzuz eta esparru lasaian" egin beharra dago.

"Hainbat Gobernu izan ostean horrenbeste urtetan lortu ez baldin bada, barne azterketa bat egin beharko dugu, eta konturatu beharko dugu instituzio arteko adostasun batera iristeko jarrerak hurbildu behar direla eta maximalismoak alde batera utzi", adierazi du Castelok.

Albisteak (1)

Bideoak (2)