Itxi

KARTZELA POLITIKA

Presoak hurbiltzeak elkarbizitzan lagunduko lukeela esan du Mendiak

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Buruzagi sozialistak esan duenez, PSE-EEk beti defendatu du ETAren amaiera, baina 'baita presoen birgizarteratzea ere'.

Idoia Mendia. EFE.

Idoia Mendia PSE-EEko idazkari nagusiak esan du euskal presoak gerturatzeak bakean eta bizikidetzan aurrera egiten lagunduko lukeela.

Espainiako Gobernuak Jon Iñarritu EH Bilduko diputatuari emandako erantzunaren harira galdetu zaionean egin ditu adierazpenok buruzagi sozialistak.  Bi hileko bizi itxaropena izan arte Espainiak ez duela preso gaixorik askatuko esan berri du Mariano Rajoyren Gobernuak.

Mendiak esan duenez, PSE-EEk beti defendatu du ETAren amaiera, baina "baita presoen birgizarteratzea ere". "Horretarako, presoak hurbiltzea urratsa izan daiteke", esan du.

Preso bakoitzak gizarteratzeko borondatea erakustea eta egindako mina aitortzea ere ezinbestekotzat jo ditu.

 

ditu.

 

Albisteak (2)