Itxi

Bizkaiko PP

Soilik 4 sinadurako aldea dago Bizkaiko PP zuzentzeko bi hautagaien artean

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

Nerea Llanos legebiltzarkideak 473 sinadura lortu ditu, eta Raquel Gonzalez Getxoko PPko zinegotziak 469 abal. Ekainaren 9an izango da alderdi horren kongresua.

Nerea Llanos, PPko legebiltzarkidea. Artxiboko argazkia: EFE

Nerea Llanos legebiltzarkideak Bizkaiko PP zuzentzeko 473 sinadura lortu ditu, eta Raquel Gonzalez Getxoko PPko zinegotziak, 469. Beraz, soilik lau sinaduraren aldea dago Bizkaiko PP zuzentzeko bi hautagaien artean.

“Proiektu honi babesa eman nahi dioten 469 militanteren 469 abal lortu ditugu, eta gure ekimena aurrera eraman ahal izateko beharrezko babesa eman digute. 469 sinadura dira, beste horrenbeste pertsonak emandakoak. Norberak kalean bildu ditugun bizipenak ditu”, esan du Gonzalezek.

Llanosek, bere aldetik, “elkarrekin aritzeko” lanean jarraituko duela esan du abalak eman ondoren. Hala, ekainaren 9an kongresua egin baino lehen bi hautagaien artean akordio bat lortzen ahaleginduko dela iragarri du. “Alderdi garden baten alde lan egiten ari naiz, ez kontra”, azpimarratu du.

Albisteak (1)