Itxi

AUZITEGI KONSTITUZIONALA

Kataluniako 2010eko Kontsulten Legearen zati bat baliogabe utzi dute

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Leer en Castellano

Halaber,  Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du Kataluniako Trantsizio Nazionalerako Kontseilua sortzea ahalbidetu zuen 16/2015 dekretua.

Artur Mas, Kontsulten Legea sinatzen. EFE.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak bertan behera utzi du Generalitateak 2010ean onartutako Kontsulten Legearen zati bat. Urte horretan bertan Espainiako Gobernuak jarritako helegitea ontzat eman du auziaz arduratu den Candido Conde-Pumpido magistratuak.

Hala, legearen muina, hau da, erkidegoek erreferendumak deitzeko ahalmenari buruzko atal osoa, baliogabe geratu da, Konstituzioren aurkakoa dela argudiatuta.

Ebazpenak, halaber, bertan behera utzi du Kataluniako Trantsizio Nazionalerako Kontseilua sortzea ahalbidetu zuen 16/2015 dekretua.

Generalitateak 2014an onartutako Kontsulten Legea ere bertan behera utzi zuen Konstituzionalak. Orain, arrazoi berberak erabilita, 2010eko legearen zati bat baliogabetu du.

Albisteak (3)