Epaiketa
Rajoyk Gürtelen epaiketan bideokonferentziaz deklaratzea eskatu du PPk
Lekukoaren "postu instituzionalak" hori "aholkatzen" duela eta agenda arazoak dituela argudiatu du.
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuaren presidenteak Gürtel auziaren epaiketan bideokonferentziaz deklaratzea eskatu du PPk, lekukoaren "postu instituzionalak" hori "aholkatzen" duelakoan.
Gürtel auzia epaitzen ari den auzitegira bidalitako gutunean Jesus Santos PPren abokatuak azaldu duenez, bideokonferentziaz deklaratu beharko luke "Gobernuko presidente karguaren jarduerari kalte txikiena egingo liokeen modua" hori dela iritzita.
Era berean, PPren abokatuak gaineratu duenez, "herritar guztiei eragiten dien Estatu mailako kontua da Gobernuko presidentearen agendarena".