Itxi

Auzitegi Nazionala

Velasco epaileak Lezo eta Punica auziak utziko ditu, mailaz igo dutelako

Agentziak | Erredakzioa

Leer en Castellano

PPren ustelkeria kasuak ikertzen ari den magistratua Auzitegi Nazionaleko Apelazio Sala berrian arituko da aurrerantzean.

Auzitegi Nazionala.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Batzorde Iraunkorrak Eloy Velasco eta Enrique Lopez epaileak aukeratu ditu Auzitegi Nazionaleko Apelazio Sala berria zuzentzeko. Sala hori ekainaren 1ean hasiko da lanean eta Auzitegi Nazionalak emandako epaiak aztertuko ditu bigarren instantzian.

Beste 30 bat epailek bezala, Velascok nahiz Lopezek mailaz igotzea eskatu zuten.

Izendapena Espainiako Buletin Ofizialean argitaratzen denean, Velascok Instrukziozko Seigarren Epaitegi Nagusia utzi egin beharko du eta, ondorioz, Alderdi Popularreko kideak nahasita dauden Lezo eta Punica ustelkeria kasuen ikerketak albo batean lagako ditu.

Albisteak (3)